Peio Etxeberria eta Rezusta 22-10 hartu dituzte mendean Larraintzarren, eta sailkapenaren buru dira.
Hirutik hiru. Elordik eta Zabaletak 22-10 irabazi zieten atzo Peio Etxeberriari eta Rezustari, eta garaipen horrekin Binakako Txapelketako sailkapenaren buru dira bakar-bakarrik. 456 pilotaka jo zituzten pilotariek, eta Elordi nabarmendu zen lauen artetik. Binakako Txapelketa jokatuko zuela jakin zuzenetik, albiste onak besterik ez da ematen Elordi. Atzo hamahiru tanto egin zituen: sakez bat, jokoan besteak. Gehiago ziren Etxeberriaren jarraitzaileak frontoian, eta ondo jokatu zuen partidaren lehen zatian, baina lehen atsedenaldiaren ondoren, partida erabat aldatu zen.