Partida gogorra jokatu dute Elordik eta biek. 15-18 atzetik zen, baina erreskadan egin ditu azken zazpi tantoak. Elordiren eta Lasoren artekotik irtengo da multzoko beste sailkatua.
Jokin Altuna eta Aitor Elordi traineruak itsaso txarra izaten denean bezala ibili dira gaur Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan. Olatu ona hartzen zuenak erakusten zuen branka; Elordik hartu du lehen olatu ona (5-8), Altunak asmatu du gero (14-8), Elordi atera da zulotik jarraian (15-18), eta, azken txanpan, olatu ona, amezketarra helmugaraino eraman duena izan da (22-15).
+ info: https://www.berria.eus/albisteak/227388/finalerdietan-da-jokin-altuna.htm.