Ainize Gastaka: “Eskuzaren debuta herriko pilota klubak egiten duen lanaren fruitua da”

Arkaitz Eskuzaren debutak Laudio, bere jaioterria, eta Herriaren pilota klubak Euskal Herriko mapan kokatu ditu. Laudiok uztailaren 23an eta 31n antolatuko diren bi esku-pilota jaialdien gaineko elkarrizketa izan dugu Ainize Gastaka, Laudioko Alkatesarekin.

  • “Udalak beti lagundu eta hauspotuko du euskal pilota. Gure kultura eta tradizioaren parte baita esku-pilota. Arkaitz Eskuza pilotari profesionala izatea harro egoteko moduko da, gainera herriaren klubaren harrobitik irten da”.
  • “Hemendik aurrera herriko pilota elkarteak, pilota enpresa profesionalak eta Udalak elkarlanean jarraitu beharko dute uztailak 23 eta 31n antolatuko diren bi pilota ikuskizunak jarraipena izan dezaten. Elkarlan honek pilota bera, kirolariak, zein kluba ikustarazi eta hauspotuko du”.
  • “Eskuza lehen mailan ikustea herriko pilota klubak egiten duen lanaren fruitua da, bertan ereindako hazia delako. Arkaitz Euskal Herriko txoko guztietan zabalduko duelako Laudioko herria eta herriko klubaren izena. Harro egoteko modukoa da”.
Entrada anterior
Víctor Esteban dejará la pelota profesional el 10 de agosto en Ezcaray
Entrada siguiente
Seis parejas inician su carrera hacia el Navarra Arena