Aitor Elordik ere ezin izan dio ihes egin gerriko gorriaren zorigaitzari

Mallabitarrak ostegunean beteko du hilabete partidarik irabazi gabe, eta ordutik, hiru partida baino ez ditu jokatu, eskuin eskuko arazoekin

Sariez, gerriko gorriaz eta prestigioaz harago, udan herri guztietako eskariak izatea izaten da Buruz Buruko txapeldunak izaten dituen pribilegioetako bat. Azken urteetan, ordea, txirrindularitzan ostadar maillotarekin gertatzen denaren antzera, badirudi paparrean txapelaren irudia daraman elastiko gorriak ere nolabaiteko maldizio bat daramala berarekin, udari dagokionean bederen. Erik Jakak Baikorekin kontratu berria sinatu eta kamiseta jantzi zuen lehen egunean ospitalean amaitu zuen pericarditisak jota, eta hilabete luzez kantxetatik at egon behar izan zuen. Iaz Unai Lasok ere bi lesio izan zituen, sanferminetan eta sanmateotan jokatzen utzi ez ziotenak. Iker Irribarriak berak ere, udako torneo bat irabazteke utzi behar izan zuen pilota profesionala, eta aurten Aitor Elordik ere ezin ihes egin.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Elordi
Entrada anterior
Cuenta atrás para el Masters en el Navarra Arena
Entrada siguiente
La feria de San Mateo se queda sin Elordi