Altuna eta Martijarentzat laugarren puntua, magiaz beteriko dema irabazita

Partidaren bigarren zatian hobeto elkar ulertu dute Altunak eta Martijak

Ondoz ondoko laugarren garaipena batu zuten Altuna-Martijak, ligaxkan Elordi-Rezusta harrapatzeraino. Ikuskizun handiko dema izan zen, boladaka jokatu zena, eta azkenerako Etxeberriakoaren sendotasuna eta Amezketakoaren erremateak nagusitu ziren.

Magiaz beteriko arratsaldea izan zen atzokoa Eibarko Astelena pilotalekuan. Amezketako aztia tartean egonda espero zitekeen magia erakustaldia, baina Elordik ere lagundu zuen ikuskizunean. Oro har, kantxako lau pilotariek eskaini zuten erakustaldi aparta.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Elordi, Martija, Rezusta
Entrada anterior
Sobresaliente para Altuna III y Martija en el Parejas
Entrada siguiente
Nuevo sorteo el domingo en el Ogueta