Altuna III.a lau eta erdiko finalean ariko da zortzigarren urtez jarraian

Jaka 21-18 izan da aurretik, baina ez du asmatu partida amaitzen. Peio Etxeberriaren aurka jokatuko du finala Amezketakoak

Lau eta Erdiko Txapelketako finala eskura izan du Erik Jakak. Tanto bakarrera, zehazki (21-18). Parean, ordea, Jokin Altuna zuen, zortzigarrenez jarraian finalean izango den pilotaria. Boladaka jokatu dute partida Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan; 7-14 izan da aurretik Amezketakoa, 20-17 ere bai atzetik, baina, azkenean berak hartu du garaipeneraino eraman duen olatua. Atzo Peña II.ari irabazi zion (22-15) Peio Etxeberriaren aurka jokatuko du finala.

+ info: https://www.berria.eus/albisteak/234815/altuna-iiia-lau-eta-erdiko-finalean-ariko-da-zortzigarren-urtez-jarraian.htm.

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Entrada anterior
Altuna se viste de Houdini y se clasifica para su octava final consecutiva del Cuatro y Medio
Entrada siguiente
Los jugadores de ASPE recogen el premio del Desafío Urzante