Altuna III.a-Martija finalerdietako ligaxkarako sailkatu dira

22-11 hartu dituzte mendean Urrutikoetxea eta Imaz. Amezketako aurrelaria bikain itzuli da kantxara. Galtzaileek igandean beste aukera bat izango dute sailkatzeko, bihar jokatuko den kanporaketaren irabazleen aurka

Hiru astez kantxetatik kanpo egon arren, lehengoa bera da Jokin Altuna, klaserik eta magiarik ez baitu batere galdu. Besteak beste, erakustaldia egin du amezketarrak Tolosako Beotibar pilotalekuan, eta Julen Martijak eta biek Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkarako sailkatzea lortu dute. Duin ez ezik, ondo jokatu dute Mikel Urrutikoetxeak –Iñaki Artolaren ordezkoak– eta Ander Imazek, baina ezin izan dituzte nahi adina estutu aurkariak. Altuna III.a izan da horren errudun nagusia. Freskotasuna lagun, eskuinez frontisetik oso urrun ibili du pilota, eta errematean era guztietako tantoak lortu ditu: hamabost, guztira. Eskuetako minaren eraginez hiru astez geldirik egon ondoren, erabat osatuta eta sasoiko itzuli da Aspeko aurrelaria, eta konfiantzaz gainezka iritsiko da finalerdietara. Bada, helburu hori lortzeko bidean, Artolak eta Imazek beste aukera bat izango dute igandean, Bilbon. Horretarako, biharko partidaren irabazleak garaitu beharko dituzte: Peña eta Albisu edo Elordi eta Rezusta.

+ info: https://www.berria.eus/kirola/altuna-iiia-martija-finalerdietarako-sailkatu-dira_2121197_102.html.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Martija
Entrada anterior
Altuna III convence y Zabala asombra
Entrada siguiente
Jokin Altuna y Julen Martija, semifinalistas del Campeonato de Parejas