Altuna III.ak eta Imazek Laso eta Martija garaitu dituzte

Amezketarrak eta bere bikoteak hirugarren puntua batu zuten astelehenean, eta era honetan, azken jardunaldian lehen postuari eutsi beharko diote. Lasok eta Martijak, berriz, irabazi egin beharko dute playoffetara sailkatzeko.

Azpeitiko Gurea frontoian jokatu zuten astelehenean Caixabank Masters txapelketako laugarren jardunaldiko azken partida, Altuna III.ak Imazekin bikote eginda, Laso eta Martijaren aurka. Partida hasi eta minutu gutxira berehala nagusitu ziren Altuna eta Imaz markagailuan. Amezketarrak partidaz gozatu zuen eta berak egin zuen azkeneko 18 eta 22koa.

Content retrieved from: https://ataria.eus/amezketa/1660723827307-altuna-iiiak-eta-imazek-laso-eta-martija-garaitu-dituzte.

Entrada anterior
Festival de altura en Tafalla
Entrada siguiente
El partido más esperado, en Zarautz