Altuna-Martijak erabat estutu dute sailkapenaren beheko aldea Tolosan

Jokin Altunak ez zuen egunik distiratsuena izan, baina aurkariek eduki ez zuten sendotasuna izan zuen jokoan

Mariezkurrenak atzeko koadroetan irekitako zuloei etekina aterata, Erik Jakak sekulako erremate erakustaldia eman zuen Barañainen. Baikokoak sailkapenaren lehen postuan dira, jarraian hirugarren partida galdu duten Elordi-Rezustari irabazita.

Binakakoaren azken postuari ihes egiteko borroka inoiz baino beroago dago, Altuna-Martijak Artola-Martijaren aurka lortutako garaipenarekin (22-13) lau bikote baitaude bina punturekin sailkapeneko azken postuetan. Goiko aldetik ere gauzak are gehiago estutzeko modua zuten Elordi eta Rezustak Barañainen, baina ezin izan zuten Jaka-Mariezkurrenarekin, eta Baikokoek berretsi zuten bi lehenen artean amaitzeko hautagai nagusienetako batzuk direla.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
La resonancia descarta que Peio Etxeberria tenga una fractura
Entrada siguiente
Lo mejor, ver lleno el Beotibar