Altunak buelta eman dio partidari

Altunak buelta eman dio partidari

Tolosaldeko Ataria. Partidaren hasiera ikusi eta gero, ez zen esperokoa azken emaitzan hainbesteko tartea lortzea Altuna III,ak. Hori bai, borrokatzen dakien pilotaria da Altuna, eta garbi dago orain arteko lortutakoa ez dela bakarrik bere trebeziarengatik bakarri izan. Sufritzen ere badaki amezketarrak eta hori ere gaurkoan erakutsi du. ETBri egindako adierazpenetan esan duenez, «ikaragarri pozik nago gaur irabazita, eta oraindik gehiago partida nola joan den ikusita. Agian hasieran hankaz-eta motel ibili naizela, tentsio handia nuela, baina berari ez diot meriturik kendu nahi. Azken partidetan ikusi dut aurkariak nire kontra aurrenekotik arriskatzen ikusten ditudala. Danelek aurreneko pilotakadatik arriskatu egiten zuen, ez zidan jokatzen utzi nahi, ikaragarri alde egin dit, eta partida zaila jarri zait».

Gehiago irakurri.

 

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Elezkano II
Entrada anterior
Ezkurdia apunta al triplete
Entrada siguiente
14-22: Jokin Altuna reacciona a tiempo