Altunak ez du jokatuko

Amezketakoari ez zaio oraindik erabat sendatu eskuin eskua, eta uko egin dio bihar Eibarren aritzeari. Danel Elezkanok ordezkatuko du

Binakakoaren aurkezpenean esan zuen Jokin Altunak «oso minduta» zeukala eskuineko eskua, eta «oso zaila» izango zuela lehen jardunaldiko partida jokatzea. Eta halaxe izan da. Amezketarrak uko egin dio bihar Eibarren (Gipuzkoa) jokatzeari. Danel Elezkano ariko da haren ordez. Xabi Tolosarekin jokatuko du, Aitor Elordiren eta Jose Javier Zabaletaren aurka.

+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/7089/025/002/2022-11-29/altunak-ez-du-jokatuko.htm.

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Entrada anterior
Entra Elezkano a la espera de Altuna
Entrada siguiente
Anticipo de la segunda jornada