Etxeberria-Rezustak bigarren puntua lortu dute binakakoan, Urrutikoetxea-Albisuri irabazita
Lehen hiru neurketak galdu eta gero, egoera zailean ziren Peio Etxeberria eta Beñat Rezusta Binakako Txapelketan. Aspeko bikoteak, baina, irabazi egin ditu azken bi neurketak, eta arnasa hartuz doa. Atzo, Arrasaten (Gipuzkoa), 22-19 hartu zituzten mendean Mikel Urrutikoetxea eta Jon Ander Albisu. Hala, garaipen kopuru berarekin dira bi bikoteak: bina dituzte.
+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/1902/028/001/2022-12-23/arnasa-gehiago-hartu-dute.htm.