Arrakalarik gabeko liderrak

Olaizolak eta txapelketako Rezustarik onenak gauzak zaildu dizkiete, baina sufritzen badakitela erakutsi dute Elezkanok eta Zabaletak

Gara. Garaipen distiratsuagorik izan badute ere, partida itsustu egin zen erditik aurrera, emaitzez –bi puntuko aldea ateratzen diete galtzaileei– eta jokoz –une zailenetan martxa aldatzeko gai direla berretsi zuten– euren lidergoa sendotu zuten Elezkano II.ak eta Zabaletak atzo Logroñon. Euren defentsarekin, senarekin eta aspaldiko Rezustarik freskoenarekin, Aimar Olaizolak eta bergararrak gauzak estu jarri zizkieten oso maldan gora izan zuten partida hamaseina berdinduz, baina sufritzen ere badakitela erakutsi eta garaipen handia lortu zuten, lehen itzuli ia perfektua borobilduz.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Elezkano II, Rezusta, Zabaleta
Entrada anterior
Idiazabal despide la primera vuelta
Entrada siguiente
Elezkano y Zabaleta terminan mejor