Artola: «Final bat galdu dut, baina, era berean, ia gehiago jaso»

Alegiarraren lesioa ez da behar beste osatu eta Buruz Buruko finalari uko egin behar izan dio, bere lekua Beñat Rezustari utziz

Gara. «Txarrenari onena ateratzea», zorionez eta zoritxarrez, edo zoritxarrez eta zorionez, euskaldunok oso ondo barneratuta dugun zerbait da. Baita Iñaki Artolak ere. Buruz Buruko finalari atzo egin zion alegiarrak uko modu formalean, lesioa okertzeko arriskua handia zela-eta medikuek hala aginduta, penaz, noski, baina erabakia aurretik ere ondo barneratuta eta bere esku zegoen guztia egin izanak ematen duen lasaitasuna lagun. Alegiarra bereziki eskertuta agertu zen, egun zail eta korapilatsuotan babes ikaragarria jaso duela ikusita.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Rezusta
Entrada anterior
«La decisión ha sido fácil, el peligro es muy grande»
Entrada siguiente
Beñat Rezusta, de eliminado a finalista