Ausart eta fresko, alegiarrak ez zion aukerarik eman tantoaren ekimena eramateko gai izan ez zen Mikel Urrutikoetxea triste bati
Gara. «Betidanik izan dut gustukoa Buruz Burukoa, baina orain arteko emaitzei erreparatuta erreparoa eta guzti ematen zidan halakorik esatea», aitortu zuen Iñaki Artolak bere ibilbidean finalerdietarako sailkatu berritan. Dagoeneko lasai esan dezake, askatu du barruan horrenbeste estutu duen korapiloa alegiarrak.