Asegarcekoek ere azken jardunaldian jokatuko dute finalerdietarako txartela, Olaizola-Untoriaren kontra
Gara. Badirudi aurtengo Binakako Txapelketan dena aurrez pentsatuta dagoela emozioa azken unera arte mantentzeko, eta bide horri jarraituz Artolak eta Albisuk ere azken jardunaldian jokatuko dute finalerdietarako txartela. Irribarria-Rezusta lider indartsuen aurka 22-19 galdu zuten atzo Eibarren eta sei garaipenekin geratuko dira sailkapenean. Horrenbestez, datorren larunbatean Labriten Olaizola eta Untoriari irabazi beharko diete finalerdietako ligaxkara sailkatu ahal izateko.