Azaroaren 13a Goizuetan, pilotaren aro batek badu dagoeneko amaiera data

«Unea heldu da». Hartzea asko kosta zaion erabakia izan den arren, azaroaren 13a, 42 urte beteko dituen eguna, aukeratu du Aimar Olaizolak pilotaren aro bati, oparoenetako bati, amaiera emateko. 23 urte, 1.307 partida, 26 lehen mailako final eta 14 txapela. Uzta aparta

Gara. «Inoiz ez dakizu zein den uzteko unerik egokiena», baina, patuaren gutiziek, elkarren ondoan eman diren zenbait baldintzek pausua ematera eraman dute goizuetarra. Alde batetik, igandean jokatuko den Masterseko finalera sailkatu izanak, beti nahi izan duen bezala, pilota ate nagusitik uzteko aukera eman dio Aimar Olaizolari. Sasoiari dagokionez ere, bere joko maila ona izaten ari da aspaldion, baxuago egon den uneak izan dituela ere onartu zuen atzoko Bilboko agerraldian eta, ia 42 urterekin, maila horri noiz arte eusteko gai izango den ziurtatu ezinak ere izan du pisurik azken erabakian.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Olaizola ii
Entrada anterior
A la espera de un otoño mejor
Entrada siguiente
«Ate handitik» joango da