«Baikorrago baina beldurrik gabe txapelketa uzteko»

Osteguneko material aukeraketaren ostean erabakiko du Bengoetxea VI.ak Victorren aurka jokatuko duen

Gara. Oinatz Bengoetxeak eta Victor Estebanek igandean Logroñon jokatu beharreko partida erabakigarriak airean jarraitzen du, ostegunean Adarragan bertan, material aukeraketaren ostean, egingo duen frontoiko proban erabakiko baitu leitzarrak jokatzeko moduan den. Pilotariak eskuin eskuko hatz erakuslean izandako pitzaduratik sendatzeko ahalik eta denborarik gehien izateko, partida astelehenean Gernikan jokatzeko aukera aztertu zuten hasiera batean, Urriko Azken Astelehenaren aitzakiarekin jaialdia izango baita Santa Ana pilotalekuan. Azkenean, baina, Errioxako hiriburuaren aldeko hautua egin dute enpresek, igandez, Victorrek mugi dezakeen jendearen esperoan.

Leer más

Entrada anterior
Bengoetxea VI.ak aukeraketan egingo du azkeneko proba
Entrada siguiente
La ‘jaula’ gordiana