Bakarrik izango dira kantxan

Ostiralean hasiko da lau eta erdiko txapelketa. Aspek eta Asegarcek hala erabakita, ez da enpresakoa ez den botilerorik egongo. Altunak ez du argi jokatuko duen edo ez

Berria. Jokin Altuna lau eta erdiko txapelketan izango den edo ez. Zalantza hori argitzea espero zen atzo, lehiaketa aurkezteko Bilbon egin zuten agerraldian. Sanmateoetako finalean min hartu zuen 2017ko txapeldunak, eta oraindik ez dago argi ostiralean abiatuko den txapelketan elastiko gorria janzteko moduan egongo den. Bestelako berri bat gailendu zen, baina, atzo, txapelketan botilerorik ez dela izango iragarri baitzuten Aspe eta Asegarce enpresek. Agerraldian bertan jaso zuten albistea pilotariek ere, eta gehienek ez dute begi onez ikusi enpresek hartutako neurria. Abelera horretan abiatuko dira final-zortzirenak, ostiral honetan, Altsasun (Nafarroa). Finaleko eguna ere jarrita dago: azaroaren 18an, Iruñean, zabaldu berri duten Nafarroa Arena pilotalekuan.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
Víctor se vuelve a encontrar con Retegi Bi
Entrada siguiente
Los pelotaris no podrán tener botilleros ajenos a la empresa