Bat gailurrean, bestea gorantz

Pozarren daude Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta binakako txapela irabazita. Atzelariak bosgarren txapela du binaka; aurrelariak, berriz, aurrena Lehen Mailan

Igandean finala eta txapela irabazteko errebotera bidali zuen pilotakadak laburbiltzen du ondoen zenbatekoa den azkeneko urteetan Jose Javier Zabaletak (Etxarren, Nafarroa, 1991) Binakako Txapelketan darabilen nagusitasuna. Horri esker irabazi ditu bost txapel, eta handienen pare jarri: Julian Retegi, Antxon Maiz, Juan Martinez de Irujo eta Zabaleta bera dira binaka txapel gehien dituztenak. Hura eta Maiz II.a dira atzelari bakarrak laukote horretan. Arantzakoak (Nafarroa) 31 urte egin ditu bakarrik, Zabaletak harrapatu duen arte.

+ info: https://www.berria.eus/kirola/bat-gailurrean-bestea-gorantz_2123059_102.html.

Etiquetas / Etiketak: p etxeberria, Zabaleta
Entrada anterior
Biharamunik gabeko ospakizunaz gozatu zuten Etxeberriak eta Zabaletak
Entrada siguiente
Peio Etxeberria: «Esta txapela es un premio»