Gazteluko atzelariak igandean egingo du estreinakoa profesionaletan, Tolosan. 20 urte betetzear dago, eta bi urterako sinatu du Asperekin. «Poliki-poliki» joan nahi du.
Arkaitz Gabirondori (Gaztelu, Gipuzkoa, 2004) etxetik datorkio kirolerako joera: Josune Gorostidi da haren ama, txirrindulari profesional eta sokatiralari ohia; haren aita, berriz, Joxe Gabirondo segalari ohia da. Pilotan nabarmendu da haien semea. Igandean estreinakoa egingo du profesionaletan, Tolosan (Gipuzkoa), Beotibarren (17:00, ETB1).