Berak eragindako kaosean kateatu da Zabaleta

Zabaleta Ezkurdia

Partida osoan zuzenegi aritu ostean, azken txanpaezin estu eta intentsoan lortu zuen Joseba Ezkurdiak arerioa zabalera mugitzea, bere defentsa eta lan fisikoari etekina atera ahal izateko.

Jokorik onena topatu ezinda jarraitzen duen arren, orain arte izan ez duen patxada lortzeko balio beharko liokeen puntua eskuratu zuen Joseba Ezkurdiak, partida ezin ero eta intentsuagoan, Jose Javier Zabaletari tanto bakarraz nagusituta. Partida osoan izan ez zuen ausardia eta erasorako grina topatu zituen arbizuarrak azken txanpa agonikoan eta defentsa onak eta amaierara fisikoki arerioa baino hobe heldu izanak apuro handi batetik atera zuten, nahiz eta kezkatuta egoteko motiboak izan, denbora luzean aurkariaren mende egon baitzen.

Leer más | Guztia irakurri: https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2022-04-24/hemeroteca_articles/berak-eragindako-kaosean-kateatu-da-zabaleta

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, Zabaleta
Entrada anterior
Ezkurdia se impone a Zabaleta en el duelo navarro disputado en el frontón Labrit
Entrada siguiente
Ezkurdia logra una victoria de resistencia ante Zabaleta