Bi abiadurako ligaxka bat

Bukatu da binakako txapelketako ligaxkako lehen itzulia, eta aurkezpenean faboritotzat jotako hiru bikoteek tartea ireki dute. Lau atzelari jotzaileenak daude lehen postuetan

Berria. Binakako txapelketa ligaxkaren erdi aldera iritsi da, eta, harekin, lehen balantze eta azterketak egiteko garaia, eta ondorioa argia da: aurkezpenean faboritotzat jotako bikoteak beste abiadura batean doaz. Irribarria-Zabaletak, Olaizola II.a-Albisuk eta Elezkano-Rezustak bi garaipenen aldea dute finalerdietarako postuetatik kanpo dagoen lehen bikotearekin, eta hirurena seigarren sailkatuarekin. Laugarren postuak, berriz, Artola-Mariezkurrena eta Bengoetxea-Imazen arteko kontua dirudi. Etzi elkarren aurka ariko dira, eta, Artolak eta Mariezkurrenak irabazten badute, sailkapena hautsi egingo da. Egoera ikusita, oso zaila dirudi zazpi garaipenekin aski ez izatea.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
“Me gustaría ser bombardero, pero de donde no hay no se puede sacar”
Entrada siguiente
Una sutura en el partido a partido