Igandeko ospakizunak dezente luzatu ziren arren, Elezkano II.a eta Rezusta pozik eta harro agertu ziren atzo Eibarren, irabazitako txapelak erakusteko
Gara. Binakako Txapelketan lortutako garaipen aparta batera ospatu zuten igande arratsean Danel Elezkanok eta Beñat Rezustak Diman, senide eta lagunekin afaria eginda. Ospakizunak luze jo omen zuen, baina zintzo-zintzo agertu ziren biak atzo Eibarko Astelena pilotalekuan komunikabideekin jarritako hitzordura. Irabazitako txapelak harro erakusteaz gain, finalaren analisia egiteko baliatu zuten aukera, ia 24 ordu igaro izanak ematen duen patxadarekin, baita egindako txapelketa bikainarenarekin ere.