Bilbon ez, baina inspirazioak lanean harrapatuko du Joseba Ezkurdia

Erdialdera finala ondo bideratuta zutela zirudien arren (15-11), pilatutako akatsek -15 bien artean- saririk gabe utzi zituen Peña eta Mariezkurrena.

Pablo Picassok esana da, edo Malagako artista handiari egotzia da behintzat, «inspirazioa existitzen da, baina lanean harrapatu behar zaitu» esaldia eta, oraintxe ideiak argiegi ez dituen arren, halaxe harrapatuko du Joseba Ezkurdia, Jose Javier Zabaleta lagun, udako lehen torneoa irabazi duen pilotaria. Ezker gantxoa izaten da normalean arbizuarraren sasoiaren termometrorik fidagarriena; funtzionatzen dionean da bereziki arriskutsua sakandarra eta Peña-Mariezkurrenaren aurka tanto bakarra egin zuen airez, baina bestelako dohainak ere badituela argi utzi zuen Bilboko Aste Nagusiko torneoko, aurten irabazi duten leheneko, finalean. Egungo atzelaririk onenen arteko lehia gogorrean, bera izan zen pilotakadarik gehien jo zituen pilotaria, lan zikin asko egin zion Zabaletari eta aurkariek erakutsi ez zuten ofizioak eman zien Bilboko garaipena (22-17).

+ info: https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2023-08-28/hemeroteca_articles/bilbon-ez-baina-inspirazioak-lanean-harrapatuko-du-joseba-ezkurdia.

Entrada anterior
Ezkurdia eta Zabaleta, Bilboko Aste Nagusiko Torneoko txapeldunak
Entrada siguiente
Ezkurdia y Zabaleta despiertan a tiempo para ganar el torneo Aste Nagusia