Binakako Txapelketako bikoteak zehaztu dituzte

Ostiralean hasiko da lehia, Azkoitian, eta martxoaren 31n jokatuko dute finala, Iruñean, Nafarroa Arenan. Elordi eta Zabaleta banatuta ariko dira. Laso ez da batere gustura agertu bikote banaketarekin

Gaur aurkeztu dute Esku Pilota Enpresen Ligako (EPEL) Binakako Txapelketa, Bilbon, Bizkaia frontoian. Han eman dute parte hartuko duten zortzi bikoteen berri. Hauek dira: Aspen, Aitor Elordik Beñat Rezustarekin jokatuko du; Jokin Altunak, Julen Martijarekin; Joseba Ezkurdiak, Xabi Tolosarekin; eta Peio Etxeberriak, Jose Javier Zabaletarekin. Baikon, berriz, Unai Laso Aitor Arangurenekin ariko da; Erik Jaka, Jon Mariezkurrenarekin; Jon Ander Peña, Jon Ander Albisurekin; eta Iñaki Artola, Ander Imazekin. Altuna III.a eta Laso min hartuta daude. Amezketarrak ez du jokatuko gutxienez lehen bi jardunaldietan, eta Danel Elezkanok ordezkatuko du. Bizkarreta-Gerendaingoak, berriz, ez du jokatuko lehen jardunaldia, eta Iker Larrazabalek ordezkatuko du.

+ info: https://www.berria.eus/kirola/binakako-txapelketako-bikoteak-zehaztu-dituzte_2116716_102.html.

Entrada anterior
Jokin Altuna: «Nunca he estado obsesionado con las txapelas»
Entrada siguiente
Unai Lasok «laguntza handiagoa» espero zuen bere itzulerarako