Zer galdu ez balu bezala jokatzen du pilotan aurtengo buruz buruko txapeldunak. Nahikoa galarazi dio azkenean bizitzak berak, amaren heriotza dela eta. Pilotaz eta bizitzaz, berdin hitz egiten du, erraz eta aise. Jokatu ere horrela egiten du
Berria. Astelehen gozoa eta lasaia izan behar zuen Erik Jakarentzat (Lizartza, Gipuzkoa, 1994) herenegungoak. Bezperan, lau eta erdiko txapelketaren finalerako sailkatu zen aurreneko aldiz. Bigarrena izango du denbora gutxian, azaroaren 29an buruz burukoa jokatu eta irabazi ondoren. Berriz aurkari bera parean orain ere: Jokin Altuna. Egun osoa pasatu du hedabideen aurrean, argazkiak eta elkarrizketak tarteko. «Ez da seinale txarra», dio.