Bi pilotariek irabazi egin dute Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen partida, eta asteburuan sailka daitezke finalerdietarako.
Dario Gomezek eta Unai Lasok gogotsu aukeratu dituzte gaur pilotak Labriten, larunbatean elkarren aurka jokatuko duten partidarako. Biek oso ondo egin dituzte etxeko lanak, biek irabazi baitute lehen neurketa buruz burukoaren final-laurdenetako ligaxkan: Dariok 22-17 hartu zuen mendean Jose Javier Zabaleta, eta Lasok 22-7 Jokin Altuna.