Darioren abiadurak Agirre eta enpresen arteko oreka airean eraman ditu

Aireko jokoan erabat eroso sentitzen ez den arren, pilotari abiada izugarria sartuta, batez ere sakearekin, kaiolan ere molda daitekeela ikasi du errioxarrak. Baikok bi ordezkari baino ez ditu izango final laurdenetan

Airez erosoegi moldatzen ez den pilotaria izaki, zalantzaz josia ekin zion Dario Gomezek kaiolako lehen mailako bere lehen partidari Lekunberrin. Hankak dardarka izan zituela ere aitortu zuen Ezcaraigoak partida amaieran, baina une zail horietan bere baliabideei etekina ateratzen jakin izan zuen eta Jaian Jai bezalako pilotaleku bizi batean pilotari sekulako abiadura emanez, Asier Agirre kanporatu zuen eta final laurdenetako ligaxkan arituko da lehen aldiz. Emaitza horrekin final laurdenetako ligaxka erabakita geratu da eta nabarmentzekoa da zortzi pilotarietatik sei Aspekoak izango direla, Baikokoak bi baino izango ez diren bitartean: Urrutikoetxea kanporatu zuen Peña II.a eta Unai Laso, iazko txapeldunordea.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Darío
Entrada anterior
El pelaire se hace mayor
Entrada siguiente
Darío arranca con fuerza su primer Cuatro y Medio