«Eguneroko lanak alda dezake nire egoera, ez txapelak»

Peio Etxeberriak lehen txapela irabazi berri du profesionaletan: Promozio Mailako buruz burukoa. Oso nagusi izan da, baina ez du uste txapelketa txiki geratu zaionik, ezta hura jokatzea atzerapausoa izan denik ere

Berria. Profesionaletan lehen txapela irabazi izanak ez dio ezertan aldatu egunerokoa Peio Etxeberriari (Zenotz, Nafarroa, 1998): goizean goiz altxatu da, eta bere kargu dituen behiei eta zaldiei jaten ematen die; eta, jarraian, entrenatzera joan da, Iruñera, Labritera. Bestela, Mutiloabeitiko (Nafarroa) Ukore gunean aritzen da, beste zenbait pilotarirekin batera: besteak beste, Joseba Ezkurdia lagun eta botileroarekin. Duela lau egun eskas irabazi zuen Promozio Mailako buruz buruko txapela, baina jada «aurrera begira» dagoela dio.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: p etxeberria
Entrada anterior
Nueva etapa para Víctor
Entrada siguiente
Víctor vuelve a la pelota profesional