Elordi Lasori gailendu zaio, eta Buruz Burukoaren finalaurrekoa jokatuko du, Darioren aurka

Aurrelari bizkaitarra 16-22 nagusitu da, Bilbon, eta, horrenbestez, zehaztuta geratu da zeintzuk izango diren finalerdietako bi partidak: maiatzaren 20an, Iruñean, Jokin Altunak Joseba Ezkurdiaren kontra jokatuko du, eta hilaren 21ean, Gasteizen, Dariok Elordi izango du aurkari.

Aitor Elordik 16-22 menderatu du Unai Laso ostiral gauean, Bilbon, Buruz Buruko Txapelketaren final-laurdenetako ligaxkako hirugarren jardunaldian, eta, hortaz, txapelketa horretako finalaurrekoetarako sailkatu da. Finalerdian Dario izango du aurkari; partida maiatzaren 21ean jokatuko dute (igandea da), Gasteizen.

Hil ala bizikoa zen partida irabazi du Elordik; izan ere, irabazleak finalerdietarako txartela bermatzen zuen, eta galtzailea, aldiz, txapelketatik kanpo geratzen zen. A multzoan, Jokin Altunak ziurtatuta zuen finalaurrekorako sailkatzea, eta Lasok eta Elordik zuten aukera aurrelari gipuzkoarrarekin batera aurrera egiteko.

+ info: https://www.eitb.eus/eu/kirolak/pilota/buruz-burukoa/osoa/9198987/elordi-lasori-gailendu-zaio-eta-buruz-burukoaren-finalaurrekoa-jokatuko-du-darioren-aurka/.

Etiquetas / Etiketak: Elordi, Laso
Entrada anterior
Elordi elimina a Unai Laso del Manomanista
Entrada siguiente
Aitor Elordi tumba al campeón