Lau eta erdiko Promozioko txapelketako azkeneko partida larunbatean jokatuko dute, Tolosan
Berria. Lau eta erdiko Promozioko txapelketan, atzo egin zuten finalaren atarian egiteko geratzen zen lan bakarra: pilotak aukeratu zituzten bi finalistek, Aitor Elordik eta Julen Egugurenek. Tolosan batu ziren, Beotibar pilotalekuan, eta batere arazorik gabe hautatu zituzten pilotak. Ez da alde handirik horretan, Egiguren V.arenak zertxobait astunagoak badira ere. Elordik honela azaldu zuen nolakoak diren pilotak: «Nobleak dira».