Denbora luzean itzalean egindako lan onak azkenean saria izango du eta Xabi Erostarbek lehen mailako Binakako txapelketan jokatzeko aukera izango du bihar Bizkaia Pilotalekuan Jose Javier Zabaletaren ordezko gisa. Etxarrendarrak eskuin izterreko minez jarraitzen du, aurreko astean partida aparteko arazorik gabe amaitu bazuen ere. Ez du bere burua jokatzeko moduan ikusten, eta Peña II.a-Albisuren aurkako partida jokatzeari uko egin dio. Nafarren ordez aritzeko aukera zuen Iñigo Bikuñak ere, eskuko minez Labriten jokatzekoa zuen B serieko bere partida bertan behera utzi behar izan du -Aldabek ordezkatuko du- eta Aspek urretxuarrari aspaldi espero zuen parada eman dio.