Etxekoen harrotasuna

Unai Lasoren gurasoek denetarik bizi izan dute: gaizki pasatu zuten profesionaletatik kanpo geratu zenean, eta gozatzen ari dira orain, itzuli denetik lortzen ari denarekin. «Sekulako lana egin du horren indartsu itzultzeko», dio haren aitak, Txema Lasok

Guraso batzuk zerbaitek izugarri zoriontsu egiten baditu, seme-alabak gozatzen ikusteak egiten ditu. Zoriontasuna are eta handiagoa da aurretik seme-alabak sufritzen ikusi badituzte. Horregatik daude «izugarri zoriontsu» Unai Lasoren gurasoak (Bizkarreta-Gerendiain, Nafarroa, 1997): Mari Jose Lizaso (Bizkarreta-Gerendiain, 1966) eta Txema Laso (Bilbo, 1959). Gozatzen ari dira semea azkenaldian egiten ari denarekin, are gehiago aurretik hura sufritzen ikusi ondoren. Asko sufritu baitzuen 2020ko irailean Baikorekin kontratua luzatzeko akordioa lortu ez, eta profesionaletatik kanpo geratu zenean. Bederatzi hilabete egin zituen kanpoan, eta txapelketa baten azken txanpa eta beste lau oso galdu.

Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/paperekoa/2016/018/001/2022-03-30/etxekoen-harrotasuna.htm.

Etiquetas / Etiketak: Laso
Entrada anterior
Unai Laso: «Me siento orgulloso de jugar siempre contra el mejor y hacerle frente»
Entrada siguiente
«Gozatu behar dut. Agian, ez dut berriz biziko halako zerbait»