Xabi Tolosak lehen aldiz jokatuko du Lehen Mailako binakakoan titular gisa. Joseba Ezkurdia izango du bikotekide. «Erronka zaila» dela dio, baina «gogoz eta ilusioz gainezka» daudela
Berria. Ezaguna du Xabi Tolosak (Anoeta, Gipuzkoa, 1995) etxetik Miribilla Bilboko pilotalekurako bidea. Makina bat aldiz egin du. Ordubete pasatxoko bidaia da autoz. Asteartean egin zuen berriro, bakarrik. «Laburragoa egin zitzaidan. Beste bizipoz batekin nindoan». Barru-barrutik irten zaio aitormena.