Altuna III.ak eta Peio Etxeberriak hiru pilota bizi eta motel bat aukeratu dituzte igandeko Lau eta Erdiko Txapelketako finalerako. Biek ala biek jo dute aurkaria faboritotzat txapela irabazteko
Jokin Altunak eta Peio Etxeberriak atzo egin zuten azken lana Lau eta Erdiko Txapelketako finalean elkarren aurka jokatu aurretik: egun horretan erabiliko dituzten pilotak aukeratu zituzten. Finala igandean izango da, Bilboko Bizkaia frontoian. Hiru pilota horixka hautatu zituzten, biziagoak, eta zurixka bat, motelagoa.
+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/1877/025/001/2023-11-17/ez-dute-aitzakiarik-jarri.htm.