Materialarekin ez da arazorik izan baina, Ezkurdiari Altunaren pilota bat motelagoa iruditu zaion bitartean, amezketarrari lote guztia oso antzekoa iruditu zaio. Bizkaia Frontoiak mesede egiten diola ere ez du argiegi egungo txapeldunak
Polemika arrastorik egon ez bada ere, deigarria izan da, finaletik hiru egunetara, igandeko partidaren inguruan Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdiak egindako irakurketa desberdinek, batez ere, ia ezertan ez direlako bat etorri amezketarra eta arbizuarra.