Ostiralean ekingo diote banakakoari. Koronabirusa eta Baikoko pilotarien greba direla eta, inoiz baino beranduago hasiko da, eta aspaldiko laburrena eta parte hartzaile gutxienekoa izango da
Berria. Hitz batek definitzen du ondoen aurtengo Buruz Buruko Txapelketa: ezohikoa. Ezohikoa da begiratzen zaion tokitik begiratzen zaiola. Ezohikoa da koronabirusaren pandemiagatik lehenbizi, eta Baikoko pilotarien lan gatazkagatik ondoren, ohi baino urte erdi pasatxo geroago hasiko baita. Hori gutxi ez, eta binakakoaren txapelak eman gabe hasiko da.