27 urterekin bere zortzigarren finala jokatuko du jarraian amezketarrak Lau eta Erdikoan, orain arte inork lortu gabeko marka bat. Urtean zehar ere sekulako nagusitasuna erakusten du kantxan, baina laster beteko dira bi urte bere azken txapela jantzi zuenetik. Bidearen zailtasunaz mintzo da, ohi bezala titular handirik gabe, baina gogoeta interesgarriekin.