19-14 aurretik joan dira Olaizola II.a eta Rezusta, baina zortzi tanto jarraian egin dituzte garaileek
Berria. Bolada onean zen bikoteak eskuratu du finalerdietako ligaxkarako txartela. Ezkurdiak eta Galarzak irabaziak zituzten azken hiru partidak, eta Olaizola II.ak eta Rezustak, berriz, galduak. Aurtengo txapelketan elkarren aurka jokatutako bi neurketak ere Ezkurdiak eta Galarzak irabazi zituzten.