Frontoiaren gainetik, norbera

Jokin Altunak eta Julen Martijak Peio Etxeberriaren eta Jose Javier Zabaletaren aurka jokatuko dute gaur Binakako Txapelketako finala. Iruñeko Nafarroa Arenaren kantxa azkarra izanik, agintzeak garrantzi berezia izango du.

Lau hilabete pasako jardunaren ondoren, gaur izango du egun handia Binakako Txapelketak, bi bikote onenek finala jokatuko baitute Iruñean, Nafarroa Arena pilotalekuan (17:00, ETB1). Txapelketa aurkeztu zutenean gehienek faboritotzat jotzen zituzten bi bikoteak ariko dira nor baino nor gehiago: Altuna III.a-Martija eta Peio Etxeberria-Zabaleta. Lau pilotariek atarikoetan aitortu duten bezala, ezinbestekoa izango dute Nafarroa Arenako kantxara ongi moldatzea. Urtean zehar, oso gutxitan jokatu ohi dute han, eta arroztasun hori egoki kudeatzea garrantzitsua izango da. Pilotalekuko kantxa hain azkarra izaki, erritmoa jartzen duen bikoteak badirudi gertuago izango duela txapela, kantxa hobea baita erasorako defentsarako baino. Baina, frontoiaren ezaugarrien gainetik, norberaren lana izango da gakoa txapelerako bidean. Bikote gisa funtzionatzea derrigorrezkoa izango du bikote irabazleak.

+ info: https://www.berria.eus/kirola/frontoiaren-gainetik-norbera_2123004_102.html.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Martija, p etxeberria, Zabaleta
Entrada anterior
Final del Campeonato de Parejas: Autopista hacia el firmamento
Entrada siguiente
Altuna desafía la jerarquía de Zabaleta en el Parejas