Garaipen garrantzitsua lortu dute Altunak eta Martijak, sailkatzeko aukerei eusteko

Aldearekin irabazi arren, faboritoek ez dute neurketa ona jokatu. Markagailuan paretsu joan dira 14-14ra arte, eta ondoren segidan egin dituzte 22ra arteko tanto guztiak

Berria. Hotz hasi zuten Altuna III.ak eta Martijak Victor eta Aretxabaletaren kontrako partida, atzo, Bilbon. Irabaztea oso garrantzitsua zen bikote gorriarentzat, finalerdietara sailkatzeko aukerei eusteko. Faborito ziren, eta presioa nabaritu dute. Hala aitortu dute biek neurketaren ostean. Victor eta Aretxabaleta, berriz, txukun aritu dira aurkariak partidan sartu ezinik egon diren artean. Neurketa gogortu denean, berriz, ihes egin diete Altunak eta Martijak.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Martija
Entrada anterior
Un buen punto para superar un mal día en la oficina
Entrada siguiente
Empeñados en sobrevivir