Aranguren bikain batek lagunduta, aurrelari nafarrak hobetzen jarraitzen duela berretsi zuen, euren mailatik urrun izan ziren Peña-Albisuren aurka. Ezkurdia-Tolosak azken unean lortu zuten puntua.
Kosta egiten da Jokin Altunaren eta Unai Lasoren izenak Binakako sailkapeneko azken postuetan ikustea, baina batak zein besteak esateko asko dute oraindik. Jokatutako hirugarren partidan, Aranguren oso sendo batek lagunduta, Bizkarreta-Gerendaingoak lehen puntua eskuratu zuen Labriten, euren mailatik oso urrun aritu ziren Peña-Albisuri 22-16 gailenduta.
Bartzelonan, lehiaketara itzuli zen egunean, amezketarra garaipenetik puntu bakarrera geratu zen, eskuetan zuen puntuak (11-17 irabazten joan ziren) azken unean ihes eginda.