Gipuzkoar ezkerrek aise hartu dituzte mendean Jaka eta Mariezkurrena

Jakak eta Mariezkurrenak bereziki makal hasi dute neurketa, eta gorriek errenkadan egin dituzte lehenbiziko hamar tantoak. Ordutik, urdinek urrun izan dute markagailua iraultzeko parada. Sailkapenak estu segitzen du Binakakoan

Berria. Partida erabakigarria zen gaur Eibarko Astelenan (Gipuzkoa) jokatu beharrekoa. Binakako Txapelketako ligaxka azkeneko jardunaldietan da, eta, sailkapena zeinen estu dagoen ikusita, bi bikoteek ezinbestekoa zuten garaipena zeinek bere helburuari eusteko: Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak lehenbiziko postuetako bat eskuratzeko, eta Jon Mariezkurrenak eta Erik Jakak sailkapenetik kanpo utziko lituzketen postuetara ez erortzeko. Azkenik, Irribarria eta Rezusta aise gailendu dira gaur (22-10). Zortzigarren garaipena dute, eta lehenbizikoak dira sailkapenean. Partida hau igarota, bi jardunaldi baizik ez dira gelditzen ligaxkan.

Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/albisteak/209314/gipuzkoar-ezkerrek-aise-hartu-dituzte-mendean-jaka-eta-mariezkurrena.htm.

Etiquetas / Etiketak: Irribarria, Rezusta
Entrada anterior
Irribarria y Rezusta arrasan y se ponen líderes del Parejas
Entrada siguiente
Irribarria y Rezusta tampoco ceden en cabeza