Gogortu beharrean, hautsi

Peña II.ak eta Mariezkurrena II.ak 22-12 irabazi diete Ezkurdia eta Martijari, itxura sendoa emanda

Aurreko partida galdu arren, txapelketako lehen bi jardunaldietan erakutsi zuten sendotasuna berreskuratu zuten atzo Peña II.ak eta Mariezkurrena II.ak: 22-12 irabazi zieten Ezkurdia eta Martijari, Labriten. Partida hasiera gogor eta parekatu baten ostean, irabazleek pilota aldatu zuten, eta partida hautsi. Izan ere, Mariezkurrena II.a nagusitzen hasi zen atzeko koadroetan, eta hori ederki baliatu zuen Peña II.ak aurrean tantoak bikain amaitzeko. Atzokoarekin, hirugarren garaipena dute Peña II.ak eta Mariezkurrena II.ak. Galtzaileek, Ezkurdiak eta Martijak, bakarrarekin segitzen dute. Partida hasiera ona egin zuten; Martijak berak amaieran esan zuenez, «orain arte txapelketako onena». Baina aurkariak aurretik jarri ziren momentutik, kontrakarrean aritu ziren.

+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/1938/027/001/2022-12-18/gogortu-beharrean-hautsi.htm.

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, mariezkurrena ii, Martija, Peña II
Entrada anterior
Mariezkurrena al mando
Entrada siguiente
Un abrazo siempre dice mucho