Gorantz doaz Laso eta Imaz

Neurketa ederra jokatu dute Altuna III.a-Tolosaren aurka, eta txapelketako laugarren puntua poltsikoratu dute. Sailkapenean berdinduta daude bi bikoteak

Egun handietako giroa izan da gaur Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Iazko lau finalistetatik hiru aritu dira nor baino nor gehiago, eta nabaritu da pilotazaleek bazutela gogoa Laso eta Altuna III.a aurrez aurre ikusteko. Pilotariek ez dute hutsik egin. Txapelketa hasi zenetik hobera egiten ari dira Laso eta Imaz, baina parean zituztenak ere ez ziren makalak. Azkenean 22-19 amaitu da partida, eta lau punturekin berdinduta gelditu dira bi bikoteak lehen itzuliaren amaieran.

+ info: https://www.berria.eus/albisteak/222900/gorantz-doaz-laso-eta-imaz.htm.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Tolosa
Entrada anterior
Laso se lleva un ‘clásico’ de la pelota
Entrada siguiente
Una pareja imbatible y un suspenso