Ezkurdiak eta Altuna III.ak lau eta erdiko finala jokatuko dute gaur Bilbon. Hamar aldiz aritu dira elkarren aurka: Amezketakoak sei aldiz irabazi du, eta Arbizukoak, lautan; bitan finalean
Pilotak baditu arrastoa utzi duten zenbait norgehiagoka: Julian Retegiren eta Ladis Galarzaren artekoak, Patxi Eugiren eta Ruben Belokiren artekoak, eta Aimar Olaizolaren eta Juan Martinez de Irujoren artekoak, besteak beste.
Azken urteetan beste lehia bat hartzen ari zaie lekukoa horiei: Jokin Altunaren (Amezketa, Gipuzkoa, 1996) eta Joseba Ezkurdiaren artekoa (Arbizu, Nafarroa, 1991). Askotan jokatu dute elkarren aurka: buruz buru, binaka eta lau eta erdian. Baten eta bestearen adina kontuan hartuta, beste hamaika aldiz ariko dira elkarren kontra.
+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/2084/026/001/2022-11-20/hamaika-jokatzeko-jaioak.htm.