Lasartearrak bere ibilbideko lehen udako torneoa jokatuko du, Iruñekoa, Albisu lagun. Bengoetxearen eta Lasoren aurretik aukeratu du Asegarcek
Gara. Iaz gozatzerik izan ez zuen uda heldu zaio Axier Arteagari eta azkenaldian emandako maila ona sarituko du Asegarcek, udako torneorik garrantzitsuenean jokatzeko aukera emanda. 2017an Promozio Mailako Binakakoa eta Buruz Burukoa irabazi ostean, duela urtebete estelarretan burua sartzeko borrokan behar zuen lasartearrak, baina lesioek ez zioten utzi eta aurtengoan iritsi zaio onenen parean lehiatzeko aukera.