Hotsa bai, hotzik ez

Bukatu dituzte Iruñeko Nafarroa Arena pilotalekuko egokitzapen lan guztiak; 3.000 eserleku izango ditu. Zazpi urte atzeratu da irekiera, baina irailaren 29an inauguratuko dute, masterseko finalarekin. Pilotaren soinua, frontis eta lur bizia, eta zaleen hurbiltasuna nabarmendu dituzte pilotariek

Berria. Harridura sortu zuen Nafarroa Arena pilotaleku berriak. «Hemen 3.000 lagun sartzen al dira?», galdetu zuen Iker Irribarria pilotariak atzo kantxaratu zenean, azpiegitura ezagutzeko hedabideentzat antolatutako bisitan. Nafarroa Arenara bildutako beste pilotariek, Aspe eta Asegarceko intendenteek, artekariek, kazetariek eta abarrek ere sentsazio bera izan zuten sartzean. Asko baitira 3.000 ikusle. Iruñeko Labriten 945 ikusle sartzen dira, Donostiako Atano III.ean 1.856, Gasteizko Ogetan 2.155 eta Bilboko Bizkaia pilotalekuan 2.935.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Navarra Arena
Entrada anterior
El nuevo frontón del Navarra Arena, a prueba
Entrada siguiente
La canción de la pelota