Iazko finala errepikatuko da gaur Nafarroa Arenan, Masterseko finalean

Lau protagonistetatik hiru -Altuna, Mariezkurrena eta Imaz-, iazko finalean

Iaz bezalaxe, Ezkurdia-Mariezkurrena eta Altuna-Imaz izango dira Caixabank Masterseko finaleko bikote protagonistak. Ezkurdia eta Mariezkurrena dira egungo txapeldunak eta faborito nagusiak, baina ostiraleko finalerdian asko sufritu behar izan zuten.

Ia urtebete beranduago -iaz urriaren 2an izan zen eta aurten urriaren 1ean-, Ezkurdia-Mariezkurrena II.a eta Altuna III.a-Imaz bikoteek berriz ere elkarren aurka jokatuko dute gaur (18.00, Etb1) Caixabank Masterseko finala Nafarroa Arenako pilotalekuan. Iaz garaipena Joseba Ezkurdia eta Jon Mariezkurrenarentzat izan zen (22-15), batez ere atzelariaren kasuan, egindako uda bikaina borobilduz.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, ezkurdia, Imaz, mariezkurrena ii
Entrada anterior
Ezkurdia-Mariezkurrena contra Altuna-Imaz, el martillo contra la magia en la final del Masters
Entrada siguiente
El Arena se le queda pequeño a Mariezkurrena